XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Puska batetan denok isilik geratu ginen biltzarre aretoan.

Inor ez zen ausartzen hitzik esaten.

Bapatean, denok jabetu ginen estudianteak jarri gintuen egoera larriaz.

Denok isilik eta urduri begiratzen genion arratoi-zakurrari.

Piztia bere zokoan zegoen, bere hatzamarrak miazkatzen.

Noizbehinka aharrausiak egiten zituen.

Bere ahoan zeuzkan hagin zorrotzak ikusi genizkionean, hotzikara sartu zitzaigun bizkarrezurrean.

- Goazen hemendik!- marmarikatu zuen Jonathan Kasketak. Goazen hemendik!.

Isil-isilik lerratu ginen biltzarre aretotik kanpora; isil-isilik itxi zuen Brotxak atea bere atzean.

Hasteko, leku seguruan geunden behintzat.

Lasai hartu genuen arnasa eta nire lehengusu Sostraketak hiru bider egin zuen aitarena.

Ondoren guda-kontseiluan bildu ginen.

- Gauza bat dago garbi - esan zuen Idiskok.

Arratoizakur hori kosta ahala bota egin behar dugu hemendik. Kosta ahala kosta!.

Hala zin egin genuen ez genuela ez jango ez lo egingo harik eta munstro hura hiltzen ez genuen arte... eta horixe izan zen Markako hiritxoaren amaiaren hasiera.